Ikastaroa

 

Adineko eta Alzheimerdun pertsonen zaintzaileei zuzenduriko “ZAINTZEN” ikastaroa, Aubixa Fundazioa-k antolatua da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Saila-ren eta beste zenbait instituzio publiko eta gizarte-elkarteen laguntza eta lankidetzari esker, KLINK elkartea hain zuzen ere.

Nahiz eta senide-zaintzaileek ikastaroan partehartzeko lehentasuna izan, boluntario, profesional eta adineko zein Alzheimerdun pertsonen eremuan lan egiteko interesa duten pertsonek ere parte hartu dute.

Egitarauan, zahartzaro prozesuari buruzko informazio orokorra luzatu da, hala nola, zahartzaroari lotutako ohizkoak diren gaixotasunak, dementzia eta hondatze kognitiboari lehentasuna emanez. Bukaeran, partaideek, gainontzeko pertsonekin euren esperientziak partekatzeko aukera izan dute.